Zure herrialdetik ezin duzu eskaerarik egin. United States

Artzainak: Biodibertsitatearen zaindariak

Ireber mendiko inguruko artzain-bordek gure artzainak liluratzen segitzen dute. Paisaia zaindu eta latxa ardiak larreratzen dituzte duela milaka urte bezala: Neolitikoko artzaintzaren hasiera.

KOKAPENA

Berueteko herria (150 biztanle) Iruñetik 36 kilometrora dago, Nafarroako Foru Komunitateko ipar-mendebalean. Klima ozeanikoa dauka, tenperatura epelak eta euri ugari (1300-1900 mm); horren ondorioz, beti berdea dagoen paisaia ikusten ahal dugu, bordak nonahi, eta  hostozabal atlantiarrak,  pagoak, haritzak, gaztainondoak, intxaurrondoak, lizarrak eta hurritzak. Ingurune horretan natura eta artzaintzaren kultura dira nagusi.

NEOLITIKOTIK

Ireber mendiak (1206 m) zerua urratzen du. Bere gailurretik Aralar mediko Mailoen marra ikusten da, Basaburuko bailara, Bortzirietako mendiak eta Azpiroztik Belateko gailurretara Ireber mendia zeharkatzen duen bi isurialdeen banalerroa. Gailurraren alde batera Launtzako soila agertzen da berde-berdea, eta han ehunka ardi latxa mutur gorri bazkatzen dira eguzkiari bizkarra emanda. Artaldearen buru Trikuarriaren (1173 m) aztarnak, Aritz Ireber trikuharrien estazioko aleetako bat: historiaurreko garaietatik han izan den artzaintzaren lekuko. Ematen du dena duela sei mila urte zegoen bezala dagoela, Neolitikoko artzainek “Ovis Aries Iberica” arrazako artaldeak Pirinioetako mendietan barrena zabaldu zituzteneko garaietan bezala. Mendez mende artzainek balioak eman dizkiote espazio honi, eduki soziala, itsasaldeko paisaia (bocage) eratzen du honako ekosistemarekin: pagadiak, larreak eta hesi naturalak, artzainen bordak eta aterpeak, iratzez, ilarrez, oteez eta errosta edo gentzianez inguraturik. Zozoen eta eskinosoen ozentasunak urratzen du paisaia honetako isiltasuna.

Juanbeltz familiako artzainak “latxa” arrazako ardiez baliatzen dira bioaniztasuna mantentzeko Berueteko lurralde zabal honetan. Latxa ardiak eragiten du larre hauetako esmeralda koloreko erakustaldian. Itxura baldarra baina, aldi berean, gogorra den ardia dugu, mendira eta eguraldiaren gogortasunera ongi moldatzen dena, lorezaintza lanak egiten ditu eta Nafarroako atlantiar isurialdeko paisaiaren sostengua da. FAO erakundeak ingurumenaren bioaniztasunaren errespetua exijitzen du, Juanbeltz familiak belaunaldiz belaunaldi bateragarri bihurtu duen helburua, “latxa” ardiaren arraza autoktonoa mantenduz iraunkortasunaren berme gisa. Lan metodoak eta ingurumenaren kontserbazioa bateratu dituzte. Kalitatearen adierazle nagusia.